Alfredo Jalife eta BRICS: munduaren oreka berri batera bidean

 



Iturria: Wikipedia


Geopolitikako aditu Alfredo Jaliferen arabera, BRICS  erakundeak (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) mundu mailan geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Elkarrizketan azaldu duenez, mendebaldeak, bereziki potentzia anglosaxoiek, bi akats nabarmen egin dituzte: BRICS blokea etsaitzat hartu eta informazioaren hedapena mugatu. Horrela, mendebaldearen politika hau oker eta arriskutsua izan daitekeela azpimarratzen du Jalifek, BRICSen pisu geopolitikoa kontuan hartzen bada. 

Alfredok errusiarren “isolamenduaren amaiera” aipatu du, bere ustez, Errusiak Txina, India, Hegoafrika eta Afrikako herrialde askoren laguntza duenez, hauek batuz mundu mailako potentzia ekonomiko nagusi bihurtzen dira. Errusia bakarrik ez ezik, bloke honek populazio izugarri bat ordezkatzen du, eta horrek potentzia militar eta ekonomikoak elkarlanean jartzeko aukera zabala ematen du. Jaliferen hitzetan, “Errusiak mendebaldearen esparrutik kanpo badago ere, laguntza handia du eta oinarri sendoak ditu; egoera honetan, Errusia eta BRICS ez dira ez isolatuta ez ahul”.

Kazán hiriari buruz ere sakondu du, “etorkizuneko hiria” deituz, gako garrantzitsua. Hiri honek erlijio aniztasuna eta teknologia aurrerapena uztartzen ditu, eta unibertsitateen, petrolio industria sendoaren eta teknologia berrien erdigunea da. Kazanek BRICSen balioak irudikatzen ditu, bizikidetza, aurrerapena eta potentzial ekonomikoa uztartuz. Kazan bezalako eredu bat mundu osora zabaltzeak BRICSen batasunak zerbait berri eta iraunkorra sor dezakeela aitortzen du Jalifek, gogotsu. 

BRICSen eraginak oinarri sendoa jarri nahi du mundu multipolar baterako, non herrialde ezberdinek erabakitzeko gaitasun propioa izango duten. Jalifek azpimarratu duenez, “mundu unipolar anglosaxoia amaitzear dago”. Adituak dioenez, BRICSek egonkortasuna, aniztasuna eta justizia gehiago ekar dezake ekonomia eta politika globalean. Izan ere, nazioarteko komunikazio monopolioa hausteko asmoa dute, eta hedabide propioen sorrerarekin, mendebaldeko potentzien ikuspegitik at egongo den informazio iturri independenteak eraiki nahi dituzte, guztiz erabakigarria guretzat kazetariok. BRICSen helburuetako bat da Ameriketako Estatu Batuek, NATOko aliatuek eta G7k kontrolatzen duten ikuspegi komunikatibo nagusia gainditzea.

Gainera, Jalifek azaldu duenez, BRICSek dolarrarekiko dependentzia murriztea bilatzen dute, beren tokiko moneten erabilera sustatuz. Honek finantza arloan ere autonomia handiagoa ekar lezake, herrialde hauek beren merkataritza eta ekonomia baldintzak hobeto kontrolatu ahal izateko. “Ekonomia arloan estatu burujabeagoak izango dira, eta dolarrekiko menpekotasuna hausten badute, ez dira Mendebaldearen finantza espekulazioaren mende egongo”, azpimarratzen du Jalifek. Honek, praktikan, merkatu globalari egonkortasuna eta aniztasuna eskain diezazkioke, arazo asko konpon dezakeena.

Azkenean, Jaliferen ustez, BRICSen arrakastak erakusten du hasiera hasieratik helburu garbi eta iraunkorrak dituztela. Herrialde hauek adostasun sendoak lortu dituzte, eta bide horri jarraiki, etorkizuneko mundua eraikitzen ari dira. Gaur egun, BRICSek lortu nahi duena oinarrizko tresnak sortzea da,  egonkortasun geopolitiko handiago baterako, non herrialde guztiek beren ahotsa izango duten. Jalife ilusioz agertu da etorkizun hobeago baten biderako esperantzak pizten duen BRICS proiektuari esker.





Eneko Erraiz Amado

Iruzkinak