Siriako egoeraren inguruan eztabaidatuko du BRICS taldeak

Siriako egoeraren inguruan eztabaidatuko du BRICS taldeak

Bilerak Ekialde Hurbileko gatazkari irtenbide bat bilatzea izango du helburutzat

Iturria: AP

Sergei Riabkov Errusiako Atzerri ministrordeak iragan astelehenean iragarri zuenez, BRICS taldea osatzen duten herrialdeak --Txina, Errusia, India, Brasil eta Hegoafrika, besteak beste-- Siriako egoeraz eztabaidatzeko bilduko dira egun gutxi barru.

"BRICSetan Ekialde Hurbilarentzat garrantzitsuak diren gai guztiak eztabidatzen ditugu. Zalantzarik gabe, Siriako egoera kontuan hartuko da, Ekialde Hurbilari kontsulta espezializatuen formatua ezarri baitugu Kanpo Atzerri ministrordeen mailan", adierazi zuen Riabkovek.

Errusiako Atzerri ministrordeak elkarrizketa eztabaidara soilik ez mugatzeko itxaropena duela azaldu zuen: "Espero dut koordinazio sakon batera bidean eta ikuspegi komunak garatzera bidean aurrera egingo dugula."

Bestalde, Riabkovek Siriako etorkizuneko ordena politikoarren esparrua definituko duen prozesu politiko bat ere aipatu zuen: "Siriako Gobernuaren antolaketa eta funtzionamendua garrantzitsuagoa bihurtu da, egoeraren egungo zatiketa aintzat izanik."

Errusiaren interesak Sirian

Matxino islamistek Damasko hartu eta Baxar al-Assad kargutik bota ondoren, Errusiak Ekialde Hurbileko herrialdean zituen interesak kolokan jarri dira: Aireko eta itsasontziko bi base ditu Kremlinak, bata Tartus hiriko portuan --Errusiak Mediterraneora duen sarbide bakarra-- eta bestea Jmeimimen. 

Siriako trantsizio gobernu berriaren bozeramaileak herrialde duen presentzia aztertzeko eskatu dio Errusiari, bere aliatua den al-Assadek jada Moskura alde egin duenean. Hain zuzen ere, ibilgailu militar errusiarren konboi bat ikusi zuten, atzo, kostaldeko Latakia hiritik irteten.


Iruzkinak