Txinako Herri Errepublika Eurasiako estatu komunista populatua da, munduko lehena edo bigarrena Indiarekin batera ia 1,4 mila milioi biztanle dituelarik. Beijing da hiriburua eta Taiwan irlako biztanleak batuz gero, populatuena da nazioartean. Txinak hainbat hiritzar ditu: Shangai, Beijing, Txendu,
- Txongqing (Chongqing) hiritzar osoa: 31,9 milioi
- Shanghai: 24,87 milioi
- Beijing: 21,86 milioi
- Txengdu: 21,403 milioi
- Guanzhou: 18,8 milioi
Txinak hamalau herrialderekin du muga eta egungo presidentea Xi Jinping ingeniari kimikoa, 1953ko ekainaren 15ean sortua.
Azken urteotan Txinako Herri Errepublika munduko herri aurreratuena bilakatu da eta ekonomiako hainbat arlotan nagusitu egin da, hala nola, energia berdeetan, auto elektrikoetan, eraikuntza handien esparruan eta abarretan. Ondorengo bideoan txinatarrek egindako megaproiektuak ikus daitezke.
Ondorengo bideoan, Txongking edo Chongqing hiritzarra ezagutzeko parada dago Txongking gobernu zentraletik gobernatzen da eta azken urteotan inbertsio handiak jaso ditu.
Gogora dezagun Taiwan ere txinatarra dela eta nahiz eta oraindik ez egon Herri Errepublikaren barruan, etorkizunean txinatar guztiak batzeko joera gero eta nabariagoa da bai Txina kontinentalean, bai eta Taiwaneko irlan. Enpresa handienak Txinan, honakoak dira, 2022;
1. JD: 951.590 milioi yuaneko diru-sarrerak.
2. Alibaba Group Holding: 836.410 milioi yuaneko diru-sarrerak.
3. Hengli Group: 732.350 milioi yuaneko diru-sarrerak.
4. Amer International: 722.750 milioi yuaneko diru-sarrerak.
5. Huawei: 636.810 milioi yuaneko diru-sarrerak.
6. Tencent: 560.120 milioi yuaneko diru-sarerak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina